Jon Urdangarin
Gaur, maiatzaren 19an, Ataun-Aian eduki dugu lasterketa. Aiatik ateratzen zen lasterketa, eta Lazkaora bi aldiz joan ondoren, Aian amaitzen zen, kilometro terdiko igoera bat eta gero.
Eguraldia ez dugu alde eduki eta lasterketa hasieratik euria eta hotza bidelagun izan ditugu. Ataun-Aiatik irten da lasterketa eta Kaxetara iritsi arte neutralizatua izan da lasterketa. Lazkaorako lehenengo joanekoa oso azkarra izan da eta honen ondorioz, tropeletik atzera hainbat txirrindulari geratu dira. Bai joanekoan eta baita Kaxetarainoko itzulian ere ihesaldi saiakera asko egon dira, erritmoa asko handituz, baina bat ere ez da ondo atera eta Kaxetaxen bira eman ondoren denak berdin jarraitzen zuen aurrealdean. Ataun San Martinera iritsi aurretik ordea, gure taldekide Julen Irigoyenek erasoa jo eta aurrera joan da beste bi txirrindularirekin. Ataun San Martin igarotzen ari ginen bitartean geldialdia egon da tropelean eta erasoa jotzeko aprobetxatu dut, aurreko hiruekin batuz. Lasterketa oso alde jarri zitzaigun, aurrean 4tik 2 gure taldekoak ginelako eta tropelarekiko tartea hasiera batean nahikoa izan zitekeelako helmugara iristeko. Baina atzean hainbat talde lanean jarri dira eta Aiara igotzen ari ginenean, kilometro baten faltan, tropeleko lehen txirrindulariek harrapatu egin gaituzte, ihesaldia bertan behera utziz. Hortik aurrera aurrealdean eraso aldi asko egon dira eta azkenean helmugara bakarrik iritsi da Atracciones Sanzeko Unai Orbea txirrindularia. Atzetik Urtzi Muguruza eta Jon Ander Unanue taldekidea iritsi dira, azken honek hirugarren postu on bat lortuz.
Gaurkoan, taldeak lan ona egin du eta garaipena gertu eduki du. Hurrengo igandean Urretxun izango da lasterketa.
Sailkapena
3. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
Sailkapenaren zain
Infantil mutilak
1.
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)

Aitor Urruzola
Gaur karrera Mutrikun izan dugu, Euskadiko txapelketa zen eta txirrindulari asko etorri dira. 90km ko ibilbidea genuen eta bia aldiz kalbariotik pasatze ginen. Hasieran eraso asko izan dira eta Mendaro pasa eta ihesaldi bat sortu da 20 bat txirrindularikoa eta horietatik bi andoaingoak ( Enaitz eta ni) baino kalbario igotzen hasi eta settun harrapatu digute. Irabazlea Pello Olaberria ( caja rural) bigarrena Alain Ramirez ( beste alde) eta hirugarren Imanol Iraola( andoaingo). Taldeak oso lan polita egin du.
Sailkapena:
1. Pello Olaberria (Caja Rural)
2. Alain Ramirez (Beste Alde)
3. Imanol Iraola (Andoaingo)
35. Martin Torres (Andoaingo)
42. Igor Arruti (Andoaingo)
43. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
54. Aitor Urruzola (Andoaingo)
80. Enaitz Roteta (Andoaingo)

Sailkapena:
1.
Carlos Cobos (Gios)
2. Pello Olaberria (Caja Rural)
3. Alex Aranburu (Caja Rural)
22. Enaitz Roteta (Andoaingo)
30. Martin Torres (Andoaingo)
49. Igor Arruti (Andoaingo)
Sailkapenak:
Alebinetan, Josu Gomezek Mixto 3an parte hartu zuen eta Izarne Mayozek Mixto 4ean
Alebinetan
1. Zumaiako herri eskola 6'25"
2. Ikasberri ikastola 6'44"58
3. Laskorain ikastola 6'44"71
Talde mixtoetan 1. Mixto 3 6'25" Josu Gomezekin eta 6.Mixto 4 6'55" Izarne Mayozekin
Infantilak
1.
Ordiziako Tx. E. 1 9'35"87
2. Oriako Tx. E. 9'35"90
3. Peña Elorza
2 9'44"
10. Andoaingo Tx. E. 10'32"
Sailkapena:
1. Aratz Olaizola (Galdiano)
2.
Xabier Contreras (Limousin)
3. Urtzi Muguruza (Sumofic)
4. Mikel Alonso (Andoaingo)
6. Julen Irigoien (Andoaingo)
11. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
44. Peio Manterola (Andoaingo)
45. Adrian Alamo (Andoaingo)
46. Julen Lizarribar (Andoaingo)
59. Imanol Martinez (Andoaingo)
Enaitz Roteta
Maiatzak 6, igandea, arratxaldeko 16:00etan lasterketa izan genuen Seguran. Lasterketan Liernitik hiru aldiz pasatzen giñen, eta denak puntuagarriak ziren mendiko sarirako. Hasieratik hasi dira ihesaldi saiakerak eta ondorioz erritmo gogorra jarri dute, baina ihesaldi garrantzitsuena beasain eta lierni tartean izan da eta bertan 5txirrindulari sartu gara. Aurreneko aldiz Lierni pasatakoan, beasain ondoan beste txirrindulari batzuk elkartu dira ihesaldian eta Liernin hiruk ihes egin dute, nahiz eta horietako bat ez den iritxi aurrenekoekin. Noiz behinka txirrindulariren bat iristen zen aurreneko taldera eta azkenerako 10-15txirrindulari elkartu gara. Lehenengo bi txirrindulariek esprinean jokatu dute lasterketa, eta indartsuena Xabier Gorrotxategi izan da (galdiano eraikuntzak). Atzeko taldetik indartsuena Jokin Etxabe izan da lehenengo hiru postuak osatuz. Taldeko lan polita egin dugu, pixkanaka hobetuz goazela denok uste dut.
Sailkapena:
1.
Xabier Gorrotxategi (Galdiano eraikuntzak)
2. Jose Mª Rodriguez (Andalucia)
3. Jokin Etxabe (Sumofic)
7. Enaitz Roteta (Andoaingo)
19. Aitor Urruzola (Andoaingo)
29. Jon Flores (Andoaingo)
38. Igor Arruti (Andoaingo)

Sailkapena:
1.
Iñigo Landaluze (Elkar-Bial)
2. Unai Orbea (Atracciones Sanz)
3. Jokin Aranburu (Galdiano)
25. Julen Lizarribar (Andoaingo)
53. Adrian Alamo (Andoaingo)
54. Peio Manterola (Andoaingo)
Hemen Jon Lizarribarren argazkiak

Xabier Mitxelena
Maiatzak 5, larunbaten, arratxaldeko 16:00etan lasterketa izan genuen Lazkaon. Lasterketan Urkillaga eta Lazkaomendi igotzen genuen azken 12 km-etan sartzen ziren. Lasterketaren hasieratik ihesa sortu zen zen, pelotoia erritmo gogorrean joan zen, eraso ugariak egon ziren Ikar Azkarate eta Jose Mª Rodriguez partetik erritmoa asko altxatuz. Urkillaga jaisten iheslariak denbora asko galdu zuten kazkabarraren erruz. karrera polita eta gogorra izan zen.
Sailkapena:
1.
Xabier Gorrotxategi (Galdiano eraikuntzak)
2. Pello Olaberria (Caja Rural)
3. Julen Irizar (Sumofic)
11. Igor Arruti (Andoaingo)
33. Martin Torres (Andoaingo)
43. Aitor Urruzola (Andoaingo)
44. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
49. Jon Flores (Andoaingo)
53. Enaitz Roteta (Andoaingo)
Julen Irigoien
kaixo, gaur bigarren urteko kadeteak, Otxandion izan dugu lasterketa, trofeo gaztetxoa hain zuzen ere. Lasterketa, zirkuitu bat zen, hiru itzuli ematen genituen 20 kilometroko zirkuitu batean. Zirkuitu honen bukaeraldean, kilometro eta erdiko aldapa zegoen. Lasterketa, hasieratik erasoz betea egon da eta eskapada hoietan beti izan da andoaingo txirrindulariren bat, baina behin behineko erasoan, hiru txirrindularik alde egin dute eta bertan gure taldeko Gaizka Mayoz aurkitzen zen baino repetxo batean atzean geratu da. Azkenean Urtzi Muguruza bakarrik gelditu da eskapadan eta helmugara bakarrik iritsi da. Tropelean, azkeneko igoeran taldetxo bat egin da eta bertan Jon Ander Unanue, Mikel Alonso eta Ni aurreko taldean geratu gera eta Jon Urdangarin eta Gaizka Mayoz atzekaldean geratu dira. Esprinean, Jon Anderrek hirugarren postua lortu du eta Trofeo Gaztetxoko lider jarri da.
Sailkapena:
1.
Urtzi Muguruza (Sumofic)
2. Xabier Diaz (Vicinay cadenas)
3. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
25. Mikel Alonso (Andoaingo)
32. Julen Irigoyen (Andoaingo)
40. Jon Urdangarin (Andoaingo)
85. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
Benjaminak |
Alebinak 1. Gerardo Ramirez(Ikolan) 2. Xabier Agirre (Ikolan) 3.Asier Irureta (Ikolan) 6. Josu Gomez (Andoaingo) |
Infantilak |
|
35. urtez jarraian ospatu dugu gazteenentzako txirrindulari lasterketa hau. Andoaingo Txirrindulari Eskola sortu aurretik ospatzen zen, Barberena buru zela, lasterketa hau.
Benjaminak |
Alebinak 1. Gerardo Ramirez(Ikolan) 2. Xabier Agirre (Ikolan) 3.Iñaki Murua (Limousin) 12. Josu Gomez (Andoaingo) 17. Izarne Mayoz (Andoaingo) |
Infantilak |
|
