goiburua
BERRIAK

Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

 

kirol zuzendarien ikastaroa Tordesillasen

zuzendariak
Jon Iturria, Aitor Irazu eta Iurgi altna

Asteburu luzea izan dute Tordesillasko herrian Aitor Irazu, Jon Iturria eta Iurgi Altunak. Urriak 8an hasi eta 12ra arte iraun du ikastaroak, Aitor Irazu eta Iurgi Altunak I mailakoa egin dute eta Jon Iturriak II mailakoa.


Ollokira irteera, 2011ko urriak 1

Goizeko 10:00etan bildu gara Goikoplazan, adin ezberdinak, haurrak, gurasoak, gazteak, eta eskolako txirrindulari gehienak etorri dira, guztira 70 bat lagun, Ollokiraino arazorik gabe iritsi gara, hen litxarkeri batzuk eta edaria izan dugu. Itzulera errazagoa izan da dena aldapa behera eta 12:30etan Goikoplazan ginen.
Eskolako nagusiak, Joxek, behera gentozela, istripu txiki bat izan du baina azkenean bere kabuz iritsi da plazara. Mila esker irteeran parte hartu duten guztiei eta hemendik deialdia egiten diegu datorren urterako, 2012an Andoainen Kilometroak ospatuko ditugu eta guk irteera bezperan egingo dugu
Urriak 6.


olloki



Leire Etxezarreta - Euskadiko txapeldunordea duatloian

Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
Apirilaren 16an, Arrigorriagan ospatutako Euskadiko txapelketan, bigarren sailkatu zen. Egin beharreko lana: 15 kilometro korrika, 76 txirrindan eta bukatzeko 15 korrika. Egindako denbora 4 ordu, 12 minutu eta 32 segundu eta zatika 50:35, 2:23:01 eta 58:56
Sailkapena


leire
leire leire leire leire leire leireleireleire leire leire leire leire leire leire leire leire leire

KORRIKA ANDOAINEN

KORRIKA gaur goizean pasa da Andoaindik. ondoren AIURRI aldizkarikoek ateratako bideoa eta Andoaingo txirrindulari eskolako Iurgi Altuna eta Aitor Irazu eta andoaingo beste kirol taldeetako kideekin lekukoa eman duten unea.

korrika2011
Argazkia eta bideoa: AIURRI aldizkaria

korrika

MINTZALAGUNA

Zer  da mintzalaguna?
Andoaingo Udalak  onartu  berri  du  EBPN  (Euskara  Biziberritzeko Plan  Nagusia);  honek,  besteak  beste, MINTZALAGUNA programa jasotzen du. Programa honekin euskaraz hitz egiteko aukera gehiago sortu nahi ditugu; hau da, euskaldunok hobeto ezagutzea elkar, eta gure artean euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea.
Ez dira klaseak, jende berria ezagutuz euskara hobetzeko modu atsegin bat baizik.
hemen ikus dezakezue eskuorria eta hemen kartela


Euskal Herriko itzulia 2011

Zumarraga-Lekunberri
zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek zumlek´zumlekç zumlek
Zumarraga-Zumarraga

EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011 EuskalHerrikoitzulia2011

Urnietako kirol jaian, Mikel Iturria saritua

Mikel Iturria saritua izan zen urtero udalak antolatzen duen Urnietako kirol jaian. Txirrindularitzan huek izan ziren sarituak: Mikel Bergara, Mikel Iturria eta Olatz Odriozola

iturria

Andoaingo Kirol jaia 2010

Bastero kulturgunean banatu dira 2010. urteko kirol jaiaren sariak, Emakumezko urteko kirolari gaztea Nagore Arizaga izan da saritua, Gizonezkoetan Jon Migliaccio, Emakumeetan urteko kirolaria Kattalin Olasagasti, gizonezkoa Pako Arnaiz, Kirol erakundea Leizaran eskubaloi taldea, Erakunde babeslea Aitzbeltz eta jakina zenez aipamen berezia Miguel Angel Perez Lasa eta bigarren sari berezi bat Amador Granadorentzat.

kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010 kiroljaia2010

Altimetriak neurtzen

Joan den larunbatean, abenduak 11, Teruel, Zaragoza, Burgos, Bilbo, Balmaseda, Donostia eta Zarautzko lagun batzuk, eta eskolatik, beti forman dagoen Patxi Altuna, Iñaki Arin eta Ion Iturria izan ziren Tolosaldeko zenbait igoeratako altimetriak neurtzen.
Ibilbidea asteko Alegiako Txintxarri jatetxetik atera eta Bedaioraino igo ziren, handik  itzultzean Altzo Errotatik igo zuten, gero, Alegi eta Tolosa lotzen duen bide-gorritik barrena Bentaunditik, Urkizura igo eta aurrera jarraitu zuten, handik goooooooora antenaraino, han zegoen koska han, kriston aldapa (%22) han argazki batzuk atera eta Urkizura jaitsi. Ordua aurrera zihoala ikusita (ordu biak ondo pasata) erabaki zuten Hernialde beste egun baterako uztea. Kotxeak hartu, Andoaingo kiroldegian dutxatu eta gero Zumeatara elkartera galdutakoa errekuperatzera, han Joxe eta Antoniok bazkaria prest zuten (txorixo prejituak, piper beteak, txuletak letxuarekin eta bonbak,gero gainerakoak).
Hau zioen Patxik: “Hik ez dakik ze lanak bat argazkik atera eta atera , bestea kotxez argazkiak ateratzen geldituz, beste bat manilarra aparatuz beteta grabadorarekin denbora guzia: ahora herradura ala derecha o ala izquierda en tal kilómetro con tanto de porcentaje, de pendiente con vistas a Uzturre… “. Espero dugu altimetria horien emaitzak eskuratzerik izango ditugula eta orduan hemen bertan zintzilikatuko ditugu.

altimetriak altimetriak altimetriak altimetriak altimetriak altimetriak altimetriakaltimetriak altimetriak altimetriak altimetriak

Eskolak 26 urte bete ditu azaroaren 12an

Iaz 25. urteurreneko ospakizunak egin genituen eta horietako bat dokumental baten aurkezpena izan zen, eskolaren historia eta funtzionamendua azaltzen den dokumentala. DVDan badaukagu baina orain hemen jarri nahi dugu. leiho honetan osorik ikusi dezakezue, eta beheko loturetan hamar minutuko lau zatitan youtubeko gure kanalean ere ikus dezakezue.



youtubeko loturak: 1. zatia, 2. zatia, 3. zatia eta 4. zatia


Hasi dira mendi irteerak

Entrenamenduen atalean dituzue lehen irteerako argazkiak
lehengo urriaren 28an hasi ziren entrenamenduak, gazteenak frontoian eta helduxeagoak kiroldegian. Gaur, azaroak 6, lehen mendiko irteera izan dute kadete, jubenil, entrenadore, .....gehiago ikusi

onddi

Amaitu da 2010 denboraldia

2010 denboraldia bukatu da eta txirrindulari eskolatik esan behar dugu oso pozik gaudela gure txirrindulari guztiek burutu duten denboraldiarekin, guztiek egin dute nork bere maila altuena emateko ahalegina eta ikasketak alde batera utzi gabe.
Benjamin eta alebin mailetan lasterketa asko irabazi dituzte eta ori azken helburua bada ere, tropelean ibiltzen eta txirrindua ogi dominatzen ikastea da helburu nagusia.
Infantil mailan, aurtengoan talde polita izan dugu eta beti aurrean ibili dira, Caja Ruraleko Maiora eta Aldanondo hor izan ditugu beti baina hala ere lasterketa batzuk irabaztea lortu dugu, Urdangarinek Tolosan eta Villabonan, Irigoienek Urnietan eta Unanuek Asteasun, gainera Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi zuten infantilak eta errepidekoan Gaizka Mayozek bigarren postua lortu zuen eta Unanuek laugarrena. Gainontzeko guztiak ere oso ondo ibili dira denboraldian.
Kadetetan, asko kostatu zaie garaipena lortzea, baina azkenean uztailean Imanol Iraolak lortu zuen Gaztetxoa trofeoko Mutilvan egindako proba irabaztea eta Amarako kriteriuma ere, eta espainiako txapelketan izan zen euskadiko selekzioarekin. Ordizian bigarren postuan sailkatu ziren taldekako erlojupekoan. Guztiak ondo ibili dira..
Jubenil mailan bi besterik ez ditugu, Mikel Iturria eta Xabi Perez, tropelean ezagunak dira eta ezin izan dute gehiegi mugitu, baina lortu dituzte garaipenak, lehenengoa Xabik lortu zuen Fantziako Guiche herrian  eta bigarren postuak ere lortu ditu, Mikel aurrean ibili izan da beti baina Mendaron lortu zuen lehen garaipena eta hortik aurrera gehiago etorri dira, Andoain, Ermua eta Ibarra. Ermuan Euskadiko Txapeldun izan zen, eta Iruñako itzuliko sailkapen orokorra ere irabazi zuen, Gipuzkoako itzulian hirugarren izan zen azken sailkapenean. Paris-Roubaix lasterketan ere izan zen espainiako selekzioarekin Mikel.
Aiurri aldizkariak 2009 urteko kirol arloan aipamen berezia eman zigun.
Aurrez esan bezala pozik gaude gure txirrindulariek egindako denboraldiarekin.

Hemen talde guztien emaitzak: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak eta jubenilak

urretxu1 bergara15 andoain guiche3 iruna mutilva mutilva andoain11 aiurriaipamenak1

Ollokiko irteera egin dugu (2010-10-2)

Josu Iraolak ateratako argazkiak

Goizeko 10:00etan bildu gara Goikoplazan, adin ezberdinak, 4 urteko mutiko bat gazteena bizikletan eta gaztexeago hiru edo lau beraien aiten biziketan. 50 bat lagun, ollokiraino joan gara bakoitza bere martxa hartuta, han guztiak bildu, eta Barberenak eramandako ur pixka bat eta almendra batzuk eta guztiei opari Andoain maite dut kamixeta bat.
Itzulera errezagoa izan da eta 12:30ak baino lehenxeago Goikoplazan ginen. Irteera polita gure ustez, aukera ematen die eskolako txirrindulariei beste kategoriatan dabiltzanak ezagutzeko eta beraien ondoan ibilitzeko eta eskolakoak ez direnak irteera lasai, polita eta lagun artekoa egiten dute, gustora zirela aitortu dute beintzat. Mila esker irteeran parte hartu duten guztiei eta hemendik deialdia egiten diegu datorren urterako Urriak 1.

olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki olloki

Imanol Iraola Españako txpelketan

Imanol Iraolak ezin izan du lasterketa amaitu Santoñan ospatu den Españiako txapelketan, sailkatutako lehen euskalduna Iker Ruiz de Loizaga izan da eta 12. postuan sailkatu da. Irabazlea Josep Miralles (Islas Baleares) izan da, bigarren Miguel Saez (Castilla y Leon) eta hirugarren Juan Lopez-Cozar (Andalucia) izan dira. Hemen duzue sailkapena eta hemen informazio guztia.

iraolaargazkia:Alain Ramirez

Barberenak omenaldi beroa jaso zuen Sorabilan

omenaldia

Merezitako omenaldia egin zitzaion igandean (irailak 5) eskolako kide den Joxe Barberenari. Sorabilako jaien batzordeak erabaki zuen aurtengo omendua izango zela Joxe eta hori aprobetxatuz jaso zituen beste omenaldi batzuk ere, Santakrutzetako jai batzordeak ere egin zion bere omenaldia eta azken urteetako Santakrutz jaietako kartelekin egindako koadroa oparitu zioten, bertan eskatzen zuten beste 25 urteetan jai batzordean nahi dutela izan Joxe. Gipuzkoako Txirrindulari federazioko lehendakaria Eduardo Soto ere bertan zen eta federazioaren izenean bi plaka eman zizkion, eta nola ez azkenean Sorabilako jaietako plaka ere eman zioten, oraingoan Joxek izango du lana plaka guztiei hautsa kentzen.
Plakarik ez, gurea eskolako 25.urteurrenean eman bait genion, baina han izan ziren eskolako ia txirrindulari guztiak arkua egiten eta beraiekin batera hauen gurasoak ere bertaratu ziren Barbereraren omenaldian parte hartzeko.
Omenaldia polita egin zitzaion Barberi eta azkenean lortu zuen emozioagatik gehiegi trabatu gabe hitz batzuk esatea eta guztioi esker ona adieraztea.
Eskopeteroak bertan ziren eta omenaldiaren bukaeran tiro batzuk bota zituzten, ondoren hamaiketako ederra jarri ziguten Sorabilako jai batzordeak. ZORIONAK Joxe eta mila esker bazkariagatik.

omenaldia omenaldia omenaldiaomenaldiaomenaldia omenaldia omenaldia omenaldia omenaldiaomenaldiaomenaldiaomenaldia omenaldia omenaldia omenaldia omenaldia omenaldia omenaldia omenaldia

Joxe Barberenari Omenaldia egingo diote Sorabilako jaietan

Sorabilako jaietan urtero Andoaingo herritar batek omenaldia jasotzen du, aurtengoan Joxe Barberena izango da omendua. Andoaingo Txirrindulari Eskolako arima da eta urteetan txirrinda zaletasuna izan duten gazteei bere laguntza eman die. Gure eskolak bere lekua lortu du Gipuzkoako eta Euskal Herriko txirrindulatzan eta neurri haundi batean, gizon honek talde barruan sortzen duen giroarengatik, horregatik bat baino gahiago dira benjaminetan hasi eta eskolarekin beraien txirrindulari zikloa bukatu jubenil mailan eta aurrera jarraitu dutenak eskola barruan zuzendari edo entrenatzaile moduan lanean. Ez dugu ahaztu behar eskolatik aparte ere saltsa askotan sartuta dagoela eta beti edonori laguntzeko prest. Irailaren 5ean eguerdiko 12:15 etan Sorabillan jasoko du merezitako omenaldia Joxek, 25urtez eskolako gidariak.

barberena

Ostiraletik aurrera Gipuzkoako Itzulia

Ostiralean hasiko da Eibarren jubenil mailako Gipuzkoako itzulia, lau etapa izango dira, lehenengoa esan bezala Eibarren erlojuaren kontrako saio bat izango da, bigarren etapa Olaberrian, hirugarrena Andoainen eta azkena Seguran. Hemen informazio guztia

gipuzkoakoitzulia
Eibarko aurkezpena

Elkarrizketak

Atal berri bat ireki dugu, apirilean Mikel Iturriari elkarrizketa egin genion Paris-Roubaix lasterketatik etorri ondoren, oraingo honetan Aritz Mujikarekin izan gara elkarrizketatxo bat egiten, afizionatu mailan zer moduz dabilen jakin dugu. Hemendik aurrera aldian behin, eskolarekin harremana duen edo izan duen pertsonei egindako elkarrizketak argitaratuko ditugu.


Gaizka Mayoz Gipuzkoako Txapeldunordea

urretxu1

Gaizka Mayoz, Urretxun ospatu den infantil mailako Gipuzkoako txapelketan bigarren sailkatu da.


Andoaingo Txirrindulariak Gipuzkoako Txapeldun

Infantil mailako txirrindulariak, Bergaran ospatutako ekipokako erlojuaren kontrako gipuzkoako txapleketa irabazi dute.

gipuzkoa00

Mikel Iturria, elkarrizketa

Andoaingo Txirrindulari Eskola: Apirilak 11 igandea, kontatu, goizean jaiki eta….
Mikel Iturria: Zazpiak eta laurden inguruan jaiki, ondo gosaldu gero jantzi karrerako eta automobilarekin irteerara joan ginen.
ATE: Urruti zineten irteeratik?
Mikel: 40 bat kilometrora, belodromoaren ondoan geunden... gehiago irakurri

parismikel1 parismikel2 parismikel3 parismikel4 parismikel5
argazki gehiago facebooken

Gure taldekidea Paris-Roubaix lasterketan

Selekzioko txirrindulariak ezin izan dute jubenil mailako Paris-Roubaix amaitzerik izan. Gertuen Carlos Jimenez izan da, baina azken zatian izan duen zulatu batengatik erretiratu behar izan du. Arau baten arabera, azken 20 kilometrotan atzeratuta dijoazen guztiak erretiratu egiten dituzte, horrela Mikel Iturria, Sergio Rodriguez, Manuel Sola, Carlos Verona eta Mario Gonzalez atzeratuta zihoazen eta bertan behera utzi behar izan dute lasterketa.
“Harbideak jan ditu, ez da ezer berezirik gertatu” zihoen Felix Ugalde selekzionatzaileak, “Lasterketak horrelako gauzak ditu, esperientzi bezala ezin hartu izanak pena ematen dit, hori da nahi genuena baina ez zaio buelta gehiagorik eman behar”
Jasper Stuyven (Bélgica) izan da irabazlea, Daniel McLay (Gran Bretaña) bigarren sartu da eta Lawson Craddock (Estados Unidos) hirugarren.

sailkapena eta argazkiak aurrerago jarriko ditugu.


parisroubaixmikeliturriaMikel Iturria, apirilaren 11an Paris-Roubaix famatuan izango da Espainiako federazioaren selekzioarekin. Asteburu honetan Derion kontzentratua izan ondoren, igandean Laukizko saria korritu zuten afizionatuekin eta lasterketaren ondoren jakin dugu azken selekzioarekin izango dela Parisko irteeran. Lasterketa, profesionalek egiten duten egun berean egiten da baina laburragoa, 122 kilometrokoa baina profesionalek bezala azken 16 harbide zatiak pasetzen dituzte. Lasterketa 14:30ak aldera amaituko da Roubaixen, ea zorterik baduen eta lasterketaz gozatzeaz gain bukatu eta postu on bat lortzen duen. hemen duzue ibilbidearen lotura eta frantsesez egon arren web gunekoa ere.

Asteburu honetan ez dute lasterketarik jubenilak eta Mikel eta Xabier Perez, gure bi jubenilak Frantziako Peyrehorade herriaren ondoan dagoen Guiche herrian egingo den lasterketan izango dira.

Derioko kontzentrazioa

Mikel Iturria

Derioko esperientzia oso ona izan da antropometria, analisiak eta proba esfortzuak izan ditugu. Proba esfortzua ez zuten denak egin (nik adibidez) eta hankak askatzera irten ginen karrerako zirkuitua ikusiz. Hau aparte entrenamendu eta elikadura gainean txarla bat izan genun eta baita Paris Roubaix-eko karrerarena. Eta azkenik igandean Laukizeko karrera. Egia esan alde dexente dago jubenil mailatik afizionatu mailara batez ere erritmoan eta pelotoian urduritasun gehiago dago. Giroa oso ona izan zen 3 egunetan, bai korredore eta baita teknikariekin, gehinbat aurretik denok elkar ezagutzen baiginen. Eta azkenean Paris Roubaix korritzeko aukeratua izan naiz eta espero dut ezer arrarorik ez gertatzea eta hantxe izatea karrera honen irteeran eta ea dena ondo doan eta bukatzeko aukera dudan.


25. urteurreneko dokumentalaren laburpena

Bideo berri bat. 25.urteurrena ospatzeko, eskolak zenbait ekintza antolatu zituen, aldi berean dokumental bat ere produzitu eta ospakizun horien barruan estrenatu zuen, hemen dokumental horren laburpentxo bat.


Aiurriren Aipamen bereziak, kirola Andoaingo Txirrindulari Eskolarentzat

aipamenataldeaAiurri aldizkaria duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izan da eta Andoaingo Txirrindulari Eskola izan da kirola arloan saritua, XXV. urteurrena ospatu genuen eta talde lana nabarmendu nahi dute sari hau guri ematerakoan, "Txirrindulari izandako askotxo begirale edo hezitzaile dira egun. Belaunaldi ezberdinen arteko uztarketa bikaina da, beti ere gazteen eta kirolarien heziketa sustatzeko" hau da Aiurrik aipatzen duena aldizkarian. Aurtengo beste saridunak hauek izango dira: Kultura arloan Gorringo antzerki taldea (Ainere Tolosa, Mikel Pagadizabal "Pagadi", Anjel Alkain eta konpañia. Gizatasuna arloan: Andoaingo Batzokia elkartea eta Ohorezkoa, ibilbide oso bati: Anjeles Uzkudun Astiasuarrari. Hemen sari banaketan ateratako argazkiak eta ondorengo zizka-mizkak. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu AIURRI aldizkariari, ez bakarrik eman digun sari honengatik baizik eta urtean zehar egiten duen lanagatik, Mila esker.


aiurriaipamena4 aiurriaipamena2aiurriaipamenak1 aiurriaipamena3

Txirrindularitzako hiztegia

hiztegia
Denboraldia hastear dago, datorren larunbatean otsailak 27an hasiko dira lehenak, kadeteak, hurrengo astean beste guztiak, eta iazko ohiturari jarraituz, aurten ere gure txirrindulariei lasterketen kronikatxoak idazteko eskatuko diegu, eta iruditzen zaigu baliagarri izango zaiela hemen jartzen dugun hiztegitxo hau. Jon Bikendik osatutakoa da, lan zabalago baten zatitxo bat besterik ez da hiztegi hau eta iruditu zitzaigun edozeinentzako baliagarri izan litekeela.


Atal berria

Urtea hastearekin batera, entrenamenduak ere indartu egingo ditugu, gazteenak, astean bitan hasiko dira entrenatzen eta gainera asteburuetan ere hasiko dira errepidera ateratzen, eta kadete eta jubenilak, lehendik hasi badira ere errepidean intentsitateak eta entrenamenduen iraupenak ere gehitu egingo dituzte martxoaren hasieran behar bezala hasi ditzaten lasterketak.

Urtearekin batera, sail berri bat irekiko dugu gure web orrain, aurrerantzean medikuaren aholku batzuk izango ditugu aldian behin gure orrian. Hasteko, Ángel López de Lacalle, gure eskolako mediku kolaboratzaileak kirola egiteko hartu beharreko arretei buruz hitz egingo digu: azterketa medikuak, elikadura etab...

angel
Ángel López de Lacalle

Gorputz-hezkuntzako eta kiroleko medikuntzako mediku espezialista
Kirol medikuntzako nazioarteko federazioko kidea

 

Hemen dituzue aholku batzuk, seguru baliagarriak izango zaizkizuela.

Txirrindularitzan hasiberriak zaretenontzat. Osasun-azterketa orokor bat egitea duzue onena. Helburua da jakitea zein diren zuen gaitasunak, ea txirrindularitza egokia den zeuontzako edota jakitea... osorik irakurri


Urte dezente dira Joxe Mari eskolan hasi zela bere laguntza eskaintzen, pixkanaka hasi eta orain ez genuen ikusten eskola bera gabe. Entrenamendu guztitara etortzen zen, neguan bizikletak prestatzen frontoian, kalera irteten ginenean atzetik kotxean, beti bere erreminta kaxa eta gurpil-puzgailua inguruan zituela. Beti prest esku bat botatzeko, bizikleta festa, lasterketak… goian bego.

joxe mari 1 joxe mari 2 joxe mari3 joxe mari 4


Imanol Iraola Euskadiko Txapeldun 2009

imanol iraola

Uztailaren 25ean Berangon Imanol Iraolak lehen urteko kadeteen Euskadiko Txapelketa lortu zuen, Ihes eginda iritsi ziren 6 txirrindulari eta nahiz eta berak 6. postua lortu, lehen urtekoen arten lehena izan zen. Zorionak Imanol.


Enaitz Roteta Gipuzkoako Txapeldun

2009-5-16
enaitz txapeldun

Enaitz Rotetan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen larunbatean Irunen. Zirkuituan aldapatxo bat zegoen eta azken aurreko igoeran Ander Alonsoreki (Caja Rural) alde egin zuen eta azken esprinean Enaitz gainditu zitzain. Hirugarren Unai Goikoetxean izan zen.

Alebinetan ere Andoaingo txirrindulariak ondo ibili ziren, Roke Canflanka hirugarren sailkatu zen eta ondoren 4. Peru Ortiz de Zarate, 6. Jokin Alberdi, 7. Julen Lizarribar, 8. Arkaitz Moreno.

Zorionak guztiei

BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com