goiburua
BERRIAK

Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

Sail honetan, atzera begiratuko dugu eta Andoaingo Txirrindulari Eskola edo bertako partaide direnei buruzko dokumentu, argazki eta bideoak zaharrak jarriko ditugu.

Oñatin ospatu zen errepideko Gipuzkoako txapelketa kadete mailako txirrindularientzako 1992. urtean


Hamahiru ediziotan egin antolatu zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolak ziklokrosa, lehen urteetan Gipuzkoako txapelketa eta ondoeren nazioarteko proba bat antolatu zuen, bertara nazioarteko txirrindulari espezialistak etortzeaz gain, errepideko profesionalak ere etortzen ziren: Bugno, Chiapuci, Olano, Escartin, ...

Honako bideo hauetan 91, 92 eta 93ko proben laburpenak dituzue ikusgai


Alegin jokatutako kadete mailako Gipuzkoako txapelketa 1992an, laugarren postuan sailkatu ziren gure txirrindulariak: Imanol Etxeberria, Roberto Cuartero, Javier Miguel eta Gartxot Arregi.


Hemen bideo berri bat, hau ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa kadeteentzako, 1992 urtekoa, Andoaingo Txirrindulari eskolako taldea hirugarren gelditu zen.


Zumaian, Gipuzkoako txapelketa ospatu zen 1991.urtean alebin eta infantil mailako txirrindularientzako, Andoaingo txirrindulari Eskolakoak ere han ziren.



Kilometroak 90, txirrindulari eskolak antolatutako ekitaldi bat

KILOMETROAK 90 Andoainen ospatu zen, Andoaingo Txirrindulari Eskolak, hainbat kultur eta kirol ekitalditan, laguntzaile eta antolaketa lanetan aritu zen. Kasu honetan Trialsin proba bat antolatu zuen ,  bertara OT PI munduko txapelduna gonbidatu zuen eta erabateko arrakasta lortu zuen kirol ekintza honek. Ondoko bideoan ikus litezke txirrindulariak bertan egin zituzten zenbait “akrobazia”.


Bideo honetan azaltzen diren haur eta gazte batzuk, une honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolako zuzendari eta entrenatzaile dira. Pedro de Godos, Imanol Etxeberria, Mikel Barberena. Beste hainbat, laguntzaile ditugu ekintza ezberdinen antolakuntzetan.


1990 urtean Eskolako txirrindularien aurkezpena.

Santakrutzak urbiltzen ari dira eta aurten benjamin, alebin eta infantilentzako XXXI. Santakrutz saria ospatuko dugu maiatzaren 1ean eguerdian. Ondoko bideoan, 1990.urtean egin zenaren irudi batzuk jarri ditugu, orduan ikusiko duzuen bezala, partehartze haundiagoa zegoen, batez ere neskak, proba batean beraiek bakarrik parte hartzen zuten. Zirkuitua ere ezberdina zen, orain kale berrian egiten da, orduan kale berrian hasi eta kale nagusitik barrena zen zirkuitua. Hasieran irabazten ikusten den txirrindularia, Mikel Barberena, orduan haur bat, orain Eskolako Jubenil mailako txirrindulariekin joaten da lasterketetara zuzendari bezala.


XII.Santakrutz saria (1990)

Hemen dituzue 1971ean La Voz De España egunkarian argitaratutako txirrindularitzari buruzko zenbait albiste, garai hartan Patxi Altuna eta Jose Luis Barberena gure eskolako kideak ziklokrosean parte hartzen zuten.

1971.eko azaroaren 2an argitaratutakoa, Patxi Altuna irabazle jubeniletan. argazkia
1971.eko azaroaren 16an, Patxi Altuna bigarren, Mayoraren atzetik.
1972ko urtarrilaren 25ean Altuna 3. eta Barberena 4.
1972ko otsailaren 8an Altuna 2. Barberena 3.


Beasainen 1991ean jokatu zen infantil mailako ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, Andoaindarrak 3. postua lortu zuten. Parte hartzaileen artean, Imanol Etxeberria, orain Eskolako zuzendaritako bat.


1991 Beasain.

 

BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com