goiburua
BERRIAK Larunbata 25 taldeko argazkia goikoplazan

Egutegian hasi gara ibilbideak jartzen

Gopar-Ikolan Lanaldi Talde berria eskualdean
Ordizia, Tolosa eta Andoaingo txirrindulari eskolak bultzatuta talde berria sortu dute.


Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

Aiurri aldizkarian Joxe Barberenari egindako elkarrizketa

Jose Luis Barberenak ezustean jaso zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolakoen omenaldia, eskola sortu zuten XXV.urteurreneko afarian. Emozio handiko unea izan zen, zalantzarik gabe. Talde lanaren eredu da txirrindularitza eskola, baina entrenatzaileek eta txirrindulariek guztien gainetik Barberenaren papera nabarmentzen dute. Ezinbestekoa izan delako taldearen iraupenean.

afariajoxe - Has gaitezen urteurreneko azken une horretatik, afarian jaso zenuen ezusteko handi hura gogoratuz.
Joxe Barberena. Bai, sorpresa handia izan zen. Itzela, ez nuen espero.Urteurrena ospatzeko afaria egin genuen Oianumen eta taldekideek plaka bat oparitu zidaten. Esan bezala, ez nuen espero eta ez nekien ezer. Emozio handiko unea izan zen. Talde bat sortu dugu azken 25 urteotan, diferentziarik ez dago. Beti gauza bera errepikatzen dut, talde honen lorpenen atzean gu guztion lana dago.
- Mikrofonoa eskutan izanez gero, zer esango zenuke orduan?
J.B. Bi gauza esango nituzke: Lehenik eskerrona adieraziko nuke. Bestetik, ni artaldeko artzaina nintzela esan zuten. Halaxe da, eskola honetako artaldea ikaragarria da baina artzain zakur ugarirekin! Meritua denona da, talde izaera hasieratik egon da gure artean.
- Aiurri astekarian argitara ematen ari garen iritzi bilketan, hainbat kidek eskola talde lanaren eredu dela diote.
J.B. Erabat ados nago. Aitor Amutxastegik dokumentala egin zuenean denei galdera berdina egiten zien, "eta ez al duzue oroitzapen txarrik gordetzen?". Eta ez du bat bera ere jaso. Ordea, hiru balore garrantzitsu aurkitzen zituen dokumentaleko protagonisten erantzunetan: Disziplina, batasuna eta giro ona.
- Urte hauetan guztietan lan egiteko modu berdinari eutsi zaio orduan?
J.B. Bai, eta urteen poderioz asko hobetu dugu. Fruituak jaso ditugun bitartean gozatu dugu.
- Urteurreneko ospakizunen inguruan zein da zuen balorazioa?
J.B. Gure ustean oso ondo joan da. Ollokira egindako bizikleta irteerarekin hasi ginen eta errepikatzeko gogoz geratu gara. Aurrerantzean Kilometroak ikastolen jaian bezperan egingo dugu irteera bera. Eskolako kideei, gurasoei eta andoaindar guztiei oro har zabalik izango den goiz pasa izango da. Dokumentala oroitzapen oso polita da Eskolako kide izan diren eta oraindik hor gauden guztiontzat. Lan handia egin da. Mahai-inguruari buruz, gaur egun bildu daitekeen jenderik onena ekarri genuen. Kriteriuma zoragarri egin zuten txirrindulariek, oso giro ona izan zen haien guztien artean. Afaria urteurreneko ospakizunei amaiera emateko baliatu genuen eta, esan bezala, niretzat bereziki zirarragarria izan zen.
- Profesional mailako txirrindulariak ekarri zenituzten, zaila izan al zen?
J.B. Urte asko dira txirrindularitzan, nik nere kasuan 34 urte! Azken 25 urteak Andoaingoan. Txirrindulari hauek guztiek ezagutzen gaituzte, haur zirenetik. Guk haiek ere bai, kategoria ezberdinetan ibili direnean oso harreman ona izan dugu. Eskolaren urteurrena iristean eskuzabal jokatu dute txirrindulariek. Haiek libre egotea da arazoa, zeren eta bestela gurekiko jarrera bikaina izan da. Profesional mailako 25 txirrindulariekin egon gara harremanetan eta libre izanez gero, guztiak etortzeko prest zeuden.
- Poza handia eman diozue Aritz Mujikari eta txirrindulari eskolako gazteei...
J.B. Erabat ados esan didazunarekin. Kriteriumean irizpide nagusia zegoen: Arriskurik gabeko proba egin nahi genuen, ahal dela ikuskizuna emanez. Txirrindularien arteko giroa oso ona izan zen, eta profesionalek Aritz Mujikarekiko izan zuten jarrera oso polita izan zen. Ilusio handia egiten du, gainera, etxekoak irabaztea.
- Urte hauetan guztietan zer gogoratuko duzu, onerako eta txarrerako?
J.B. Asier Etxezarreta profesional izateko zorian izan zen. Ez zituen garaipen ikusgarriak lortu baina profesional mailara igarotzeko korrikalari bikaina izan zen. Bestalde, bere egunean, Nazioarteko kros lasterketa egiteari uztea pena galanta izan zen. Hamairu edizioren ostean proba antolatzeari utzi genion. Egoskorkeri kontua izan zen, udaletxearen aldetik bereziki. Galera hura oso penagarria izan zen.
- Bukatzeko, hasi al zarete denboraldi berria prestatzen?
J.B. Urriaren 29an entrenamenduekin hasiko gara, Arraten eta Allurralden. Hurrengo denboraldi osoko planifikazioa dagoeneko prest daukagu.

hemen bideoz grabatutako elkarrizketaren zatitxo bat

ES
LASTERKETAK Otsailak 25
Kadeteak: Ibaeta
Jubenilak: Osintxu
Euskaldun: Zumaia
Otsailak 26
Lehendakari: Soraluze
BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com
km12