goiburua
BERRIAK

Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

Andoaingo txirrindulari eskolan aritutako ARITZ MUJIKARI elkarrizketa

aritzmujika3Aritz Mujika, Andoaingo Txirrindulari Eskolan aritu zen jubenil mailan eta orain (2010eko maiatza) bi urte daramatza Belca taldean afizionatu mailan. Lehen urtean txukun ibili zen eta lasterketa asko bukatu zituen, hori errzaza ez bada ere lehen urtean. Aurten lasterketak bukatzeaz gain oso postu onak lortzen ari da, eta itzulietan ere ondo dabil, Arabako hiru egunetan adibidez, 6. izan zen euskal txirrindularien artean eta lehen 15en artean sailkapen orokorrean, ondoren nahiz eta gaixo egon Bidasoako itzuliko etapa guztiak bukatu zituen eta 54. postuan sailkatu zen.
Elkarrizketa egin diogu bere esperientzia konta dezan.

aritzmujika

Andoaingo Txirrindulari Eskola: Bigarren urtea dek maila honetan, diferentzi asko zeok lehenengotik bigarren denboraldira?
Aritz Mujika: Lehen urtean Jubenil mailatik aldaketa asko zeok,  batetik kilometro gehiago egin behar dituk eta bestetik erritmoa ere ezberdina dek, gehiena hori nabaritzen dek. Gero erritmoa hartzen dek eta kilometroetara ere ohitu egiten haiz.
ATE: Bigarren urtea dek hau eta nabari dek “beteranoa haizela”?
Aritz: Beteranoa ez zekiat, baina hori dek,  hartu dek erritmoa… ba dakik nola dioan gauza, lasaiago ateratzen haiz, prestaketa ere hobea dek…
ATE: Ibilbideak ere ezagutzen dituk…
Aritz: Hori dek, eta entrenamenduak ere gehiago eta hobeak egiten ditiagu, urte bete gehiago duk…
ATE: Jubeniletan pixka bat ikasten duzue talde lana egiten, afizionatuetan, akaso profesionaletan bezala, egoten dek talde lana?
Aritz: Nabaritzen dek talde handitan, Bidelan eta horiek gehiago kontrolatzen diate, beti diate lider bat eta segun karrera gehiago kontrolatzen diate. Adibidez gurean, Belcan, batzutan egoten dek talde lana, baina bakoitzak ahal duena egiten dik, presio gutxiago zegok eta lasterketa bukatzen saiatzen gaituk. Dena dela norbait alde eginda bazoak edo adibidez Arabako itzulian ni ondo nindoan eta ekipoak lagundu zidaan.aritzmujika2
ATE: Bigarren urte honetan itzuliak ere egiten dituk, zer moduz errekuperatzen da egun batetik bestera?
Aritz: Jubeniletan ez hago ohituta bi egun jarraian lasterketa izatera, Gipuzkoako itzulia dek egun bat baino gehiagokoa bakarrik, eta bi egun jarraian gutxitan eta orain, afizionatutan, ia astebururo bi lasterketa izaten ditiagu eta gorputza ohitu egiten dek, entrenamenduak ere gehiago egiten dituk eta…
ATE: Ze, 130 kilometro egun batean eta hurrengoan eta…
Aritz: Bai, bai, hori nabaritzen dek baina ohitu egiten haiz
ATE: Errekuperazioa ere ondo?
Aritz: Bai, bai
ATE: Gero atsedenerako gogoa izango duzue?
Aritz: (barreak) Bai noski
ATE: Maila honetan mendateak ere serioak dituk, nabari dek beste erritmo batean igotzen direla?
Aritz: Bai hori bai nabaritzen dela. Ni lehen urtean gehien nabaritu nuena, errepide lauetan tropelaren babesean sartzen haiz eta aurrera, baina mendatea hastean ba…
ATE: Mixeri guztiak ateratzen dira ez?
Aritz: Bai, nik hori nabaritu nian lehen urtean, mendateak oso azkar igotzen direla eta hor bakarrik hago.
ATE: Aurten, Arabako itzuliaren ondoren, Bidasoakoa ere egin huen.
Aritz: Bai
ATE: Hor ere txukun, bueno gutxienez bukatu eta saiatzen…
Aritz: Bai hori dek, ni gogoarekin nindoan, baina justu hiru egun lehenago gastroenteritisa izan nian eta lehen eguna hala nola pasa nian, bigarren egunean matxura izan nian txirrinduan eta hirugarren egunean, zulatua eta 20 kilometro tropela harrapatu ezinik, Hernanitik Goizuetaraino, gero tropela harrapatu eta Basakabi igotzen erabat luzatua zihoan tropela eta asko sufritzen. Gero azken egunean, dena galduta nian eta bukatzera bakarrik joan ninduan.
ATE: Orain, jubenil mailarekin alderatuta, lasterketak ez dituk hemen inguruan, batzuk urruti dituk, Araba, Bizkaia, Nafarroa…
aritzmujika4Aritz: Lehen gehienak Gipuzkoak izaten genizkian eta beti kanpora joateko gogoa izaten nian, orain aldiz hemen korritzeko desiratzen
ATE: Denboraldia, bukaera arte egingo dek?
Aritz: Bai, orain gainera praktikatan nagok eta badiat entrenatzeko denbora, 5:30etatik 13:00etara ditiat praktikak Itziarren, gero han bazkaldu eta ondoren handik bizikletaz etortzen nauk.
ATE: Zer ikasten ari haiz?
Aritz: Mekanikako grado superior ari nauk egiten eta ekainaren 2an bukatuko ditiat praktikak eta ordutik aurrera nire asmoa, bete betean entrenatzera dedikatzea dek eta ea…
ATE: Orduan gora egingo dek?
Aritz: Ea horrela den
ATE: Ikasketengatik txirrindularitza albora uzten dek edo alderantziz, edo ondo uztartzen dituk biak?
Aritz: Berez ez nuen Unibertsitatera joateko asmorik baina nik uste goizean ikasi eta arratsaldean entrenatzeko badagoela denbora, akaso lagunei kendu behar zaiek pixka bat, batez ere larunbatetan eta, lagunekin joan beharrean, etxean geratu behar dek. Baina nik uste ikasketak eta txirrindularitza, biak ondo egin  daitezkeela.
ATE: Ba mila esker, eta ea denboraldia ondo bukatzen duan.

aritzmujika00

 

BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com