goiburua
BERRIAK

Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

Mikel Iturria, selekzioarekin izan zen joandan igandean Paris-Roubaix lasterketan, hango esperientzia eta lasterketako sentsazioak kontatu dizkigu ondorengo elkarrizketan.

mikeparroubAndoaingo Txirrindulari Eskola: Apirilak 11 igandea, kontatu, goizean jaiki eta….
Mikel Iturria: Zazpiak eta laurden inguruan jaiki, ondo gosaldu gero jantzi karrerako eta automobilarekin irteerara joan ginen.
ATE: Urruti zineten irteeratik?
Mikel: 40 bat kilometrora, belodromoaren ondoan geunden, handik irteerara joan eta  han taldeen aurkezpenak eta izan ziren eta irteerarako prestatu ginen. Lehendabizi bizikletak errebisioa pasa behar zuen, garapenak eta abar eta leku itxi batean uzten dituzte. Gero irteera, hiru kilometro neutralizatuak “neutralizatuak 40ra”.
ATE: neutralizatua baina topera
Mikel: Topera bai, gero irteeran gelditu eta handik irteera ofiziala, “a mil”.
ATE: Irteerako muntaia, zer da handia edo zuen mailako hemengo lasterketak bezalakoak?
Mikel: Muntaia hemengo Donostiako klasikoaren antzekoa da, presentazioak eta…
ATE: Gero irteera eman eta lasai edo…aurenberg
Mikel: “A tope”. Ni ta taldeko beste batzuk atzera gelditu ginen eta aurrea nahi genuen pasa eta ezin, 40 – 50 kilometro orduko denbora guztian. Batzuk lekuan hartua zuten eta ezinezkoa zen haiei lekua kentzea. Pasatzeko bide bazterretatik, espaloitik, edo  belarretatik pasa behar zen, eta halako batean lortu nuen aurrera joatea baina rebuelta batean atera egin nintzen eta berriro atzera.
ATE: Nabari da han jendea ohitua dagoela maila horretako lasterketetan ibiltzea, profesionaletan esaten dute adibidez esprintean eta izen bat dutenak ez dituela inork mugitzen bere lekutik, hemen ere gauza bera gertatzen zen?
Mikel: Irabazlea munduko txapelduna zen eta bere ekipoak defendatzen zuen bere posizioa eta hura ez zen aurretik mugitu eta beste guztiak ordea ahal zen moduan.
Lehen 40 kilometrotan, erorketak, zulatuak, frenazoak… tentsio asko, inoiz ez nuen horrelakorik ikusi.
ATE: Harbidea zer dago, hasi eta berehala?
Mikel: Lehen 40 kilometroetan ez dago harbiderik, errepide estuak dira, alboetatik irabazi behar dira posizioak. Ikasi behar duguna hurrengorako da tropelaren aurrean jarri eta han posizioa mantentzea, aurrekoen artean errotazioak egin baina inoiz ez atzera gelditzea. Felix horregatik haserretu zen pixka-bat, ez ginelako aurren ondo kokatu, eta harbidean atzean sartzen bazara, oso atzean irteten zara.
ATE: Nolakoa da harbide zati bat? Hemengo bide gorritan eta ezagutzen dugun bezalakoa?
harbideaMikel: Ezzz.. gainera erdialdea alboak baina gorago doa, harriak ez daude nibel berdinean, eta gainera zulo handiak daude eta alboetan lurra eta belarra. Eta imajinatu ere ez nuke nahi euria egin balu. Erditik edo alboetatik joan behar da, ezin da alde batetik bestera ibili.
ATE: eta zenbat kilometro egin zenituen?
Mikel: 50 edo…
ATE: ezinean edo…
Mikel: ezina baino inpotentzia, eske… eskuak eta dena minberatuak…
ATE: Harbidea, benetan gogorra da.
Mikel: Bai.
ATE: Orduan izugarrizko inpotentzia, pentsatzen dek hemen bukatu da neria eta hurrengoan gehiago.
Mikel: Ea errepikatzeko aukera izaten dudan, gutxienez arantza kentzeko, gutxienez bukatzeko, belodromora iristea izugarrizkoa izan behar du.
ATE: Lasterketa utzi eta zer egin zenuten?
Mikel: Helmugara joan ginen eta jubenilen lasterketa bukatzen ikusi genuen. Izugarrizko meritua dute, Ni lehenengo harbide zatitik atera eta eskuak ezin nituen mugitu ere egin, manilarrari helduta bezala gelditu zitzaizkidan, eta haiek esprintean, izugarrizko meritua zuten.
ATE: Esperientzia polita?parismikel5
Mikel: Bai, pena da hara joan eta ez aprobetxatzea ba… pelotoian joaten ikastea… eta.
ATE: Hori ikasteko ez al zen proba gogor xamarra?
Mikel: Ez. Akaso hango jendearekin baina hemengo estiloko lasterketa batean, klasikoa baten moduan?... gertatzen da han izugarrizko urduritasuna zegoela, denek aurrean nahi genuen egon, posizioa irabazi behar zen.
ATE: mila esker Mikel eta animo.

 

BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com