goiburua
BERRIAK Infantilen egutegian aldaketa bat, martxoaren 17an Ormaiztegin izango da lasterketa eta 24ean Andoainen
taldea2012
2012 taldeko argazkiak jarri ditugu hemen
Gopar-Ikolan Lanaldi Talde berria eskualdean
Ordizia, Tolosa eta Andoaingo txirrindulari eskolak bultzatuta talde berria sortu dute.

Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

Gopar-Ikolan Lanaldi, Eskualdean talde berria

Andoaingo txirrindulari eskolan jubenil mailan bukatu eta aurrera egin nahi izan duten txirrindulariek, orain arte normalean Oriako txirrindulari eskolako Belca taldera joaten ziren afizionatuen lehen urtea egitera, horrela egin zuten bera garaian Iokin Iartza, Xabi Errazkin, Jon Iturria, Aritz Mujika, Ruben Dario, Mikel Iturria eta Xabi Perezek.
Aurten, Belcak bertan behera utzi du taldearen babesle izatea eta eskualdeko txirrindulari asko afizionatu mailako inongo taldean jarraitzeko arazoekin aurkitu dira.
Azkenean Ordizia,  Tolosa eta Andoaingo txirrindulari eskolek talde berri bat sortzeko aukera aztertu eta gehienbat Ordiziako Tx. Ek. azken hilabeteetan babesle bila egindako lanaren ondorioz aurrera egiteko aukera horrek bere fruitua eman eta talde berria sortu da.
gopar
Caja Rural taldeko aurkezpenean izan ziren GOPAR-IKOLAN taldekoak ere, argazkian Xabi Perez eta Aitor Irazu

Taldea erabat berria da, baina Belca taldetik pasatako txirrindulariak eta Oriakok erabiltzen zituen zenbait baliabide ere hartuko ditu, eta behar denean beste eskolek ere lagunduko dute beraien baliabideekin (autoak, materiala…)
Andoaingo Txirrindulari Eskolak ere parte bat badu proiektu berri horretan, Aitor Irazu eta Iurgi Altuna bertako zuzendari izango dira Andoaingo taldean aritzeaz gain eta gainera, gure txirrindulariek aukera izango dute, taldearen filosofia errespetatzen badute, aurrera jarraitzeko. Oriakok ere bi zuzendari jarriko ditu, Iñigo Aseginolaza (hau zuzendari guztien koordinatzailea izango da) eta Eneko Gurrutxaga. Ordiziatik zuzendari bezala Pedro Usabiaga eta gero taldearen zuzendaritza osoa Santi Osoro, Telleria anaiak, Xabier Aldanondo, Mikel Gaztañaga eta Rufino Murgia.
Babesle nagusia GOPAR Zizurkilgo enpresa izango da, bigarrena, IKOLAN Lanaldi, horietaz gain, Goierriko beste enpresa batzuk ere, mailota
Hau da erabiliko duten ekipazioa, INVERSE etxekoa

Taldeak 15-18 txirrindulari hartuko lituzke, gehienak eskualdekoak eta lehen eta bigarren urtekoak, horrela, jubenil mailan bukatu eta aurrera jarraitu nahi duten eskola horietako txirrindulariek aukera izango dute afizionatu mailako talde berrian aurrera egiteko. Oraingoz hauek dira talde berrian arituko diren txirrindulariak: ASIER GANDARIAS CARRERA,  ALAIN LOPEZ KORTA, AITOR LOYARTE BARREROS, JULEN ORIA IBARGUREN, ASIER UNANUE DIEZ, IGOR ROMERO, AITOR LANDA ECHARRI, JULEN IZAGIRRE, ANDER ALTUNA LIZARRAGA, JON GARMENDIA AROZTEGUI, IGOR JAUREGI MOZO,  ARITZ ELUSTONDO GARATE, XABIER PEREZ GARMENDIA, ENEKO GARCIA OIARTZABAL, AITOR OCAMPOS eta XABIER IRIARTE.
Taldeak izango duen egutegia gutxi gora behera hau izango da: Euskaldun eta Lehendakari txapelketak, Gipuzkoan egiten diren Espainiako kopako probak (Asteasu, Balentziaga memoriala eta Legazpiko Santa Krutz) eta Bidasoa eta Arabako itzuliak, guztira 50-60 lasterketa egun denboraldian. Udara partean, Espainia aldera, beste itzuli batera joateko asmotan ere ari dira.
Gehienetan, taldeak egun berean lasterketa batean bakarrik parte hartuko luke,  baina txirrindulari nahiko izango dituenez akaso egunen batean bi lasterketetan parte hartzeko aukera ere aztertuko luke.
txirrindakaskoa
Hauek dira erabiliko dituzten txirrindak (ORBEA ONIX) eta kaskoak (ORBEA ODIN) Euskaltel taldeak erabiltzen dituen berberak

Taldeko txirrindulari gehienak ikasten ari direnez, ibili diren eskoletako filosofia berarekin jarraitzeko asmoa du talde berriak, emaitzen gainetik, helburua eta lehentasuna ere badira kideen ikasketak, pertsonak formatzea, seriotasuna etab… beti ere txirrindularien inplikazioa eta konpromisoa exijituz.
Gainera talde berri honek erlazio zuzena izango du Caja Rural ekipo profesionalarekin bere azpiko kategorietako talde izateko konpromisoa hartu baitu. atzera
LASTERKETAK Martxoak 3
Kadeteak: Deba
Martxoak 4
Jubenilak: Eibar
BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com
km12