Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan (2011ko abenduak 11) ibilbidea Andoaingo txirrindulari eskolako kideak, eguraldi bikaina, ikusi Iraolatarrak ateratako argazkiak. Honekin bukatzen dira mendi irteerak, hemendik aurrera asteburuetan bizikleta hartuko dute kadete eta Jubenilak. Urtero bezela, irteeraren amaieran guraso, txirrindulari eta eskolako kideek bazkaria egin dute.






Felix Ugalde, Espainiako jubenil mailako selekzioko arduradunarekin izan dira kontzentraturik Imanol Iraola eta Martin Torres Andoaingo eskolako jubenil mailako bi txirrindulariak eta Xabi Perez Afizionatua Peña Iratirekin Kantabriako Hoznayo herrian. Abenduaren 2tik 8ra izan dira eta Mendia, bizikleta, piszina eta gimnasia egin dute egun hauetan.
Hemen Xabi Perezek bidali dizkigun argazkiak

Abenduak 3ko mendi bueltako ibilbidea, Andoain, billabona, zizurkil, benta zarate, belkoain, Andoain.
Azaroak 26 laugarren irteera, hemen Iraolak ateratako argazkiak




Hirugarren irteera Adarrara egin dute txirrindulariak, hemen daude ibilbidearen perfila eta Imanol Iraolak ateratako argazkiak















Bigarren mendi buelta, azaroak 12, hau izan da ikusi 
Gure txirrindulariak hasi dituzte mendi irteerak, gaur azaroak 5 honako hau egin dute, Andoaindik Hernanira, Portu auzotik Goiburu auzora eta Leizotzetik Andoainera itzulia. mapan ikusi
Larunbat batean grabatutako entrenamendu baten irudiak
Joan den asteburuan, urtarrilak 22 eta 23an, Donostiako belodromoan Gipuzkoako txapelketa ospatu zen eta gure txirrindulari jubenil eta bigarren urteko kadeteak bertan izan ziren, hauek dira larunbateko emaitzak eta hauek igandekoak.
Asteburu honetan gure txirrindulari jubenilak pistan aritu dira, urtarrila bukaera arteko igandetan han ibiliko dira entrenamendu osagarri moduan, abilidade pixka bat ere hartuko dute noski. Hauekin batera iaz gurekin aritu ziren Mikel Iturria eta Xabi Perez ere aritu ziren, baina oraingo honetan Belca elastikoarekin, aurten Belkarekin egingo dute bere afizionatutako lehen uretea, zorionak eta zorte haundia opa degu.
Mendiko azken irteera, Andoain-Adarra-Mandoegi-Leitza, irteera oraindik ilunbistan egin dute eta amaieran, Leitzan dutxa eta urtero bezela mendiko azken egunean bazkaria. hemendik aurrera errepideko entrenamenduak hasiko dira.
bostgarren irteera: Adarra, oraingoan otza eta elurra.
Laugarren irteera: Andoain-Olloki-Andoain, eguraldi txarra eta otza.
hirugarren irteera: Andoain- Belkoain- Bentazarate- Belkoain- Andoain

Bigarren irteeran honako ibilbidea egin zuten Andoain-Tren Txikia-Kanala-Belabietako pista-Goiburu-Andoain.
lehengo urriaren 28an hasi ziren entrenamenduak, gazteenak frontoian eta helduxeagoak kiroldegian. Gaur, azaroak 6, lehen mendiko irteera izan dute kadete, jubenil, entrenadore, afizionatu eta jarraitu ahal izan duen guztiak, hemen dituzue lehen argazkiak, Josu Iraola ibiltzen da atzera eta aurrera argazkiak ateratzen, berak bai duela meritua, seguru argazkietan ateratzen direnen aurpegia baina hobeagoarekin dabilela. Aurten igo diren kadeteak ere bazuten gogoa mailaz pasatzeko, zer moduz esperientzia?. hemen dituzue Onddi mendira egin duten irteeraren argazkiak. mila esker Josu.

Mendi irteerak bukatu ondoren, asteko kiroldegiko entrenamenduak osatzeko bizikleta hartu eta errepidera ateratzen hasiko dira gure txirrindulariak, orain kadete eta jubenilak eta oporrak bukatu ondoren baita infantilak ere. Hemen ditugu errepideko lehen argazkiak
Mendi irteerak bukatu dira. Hemendik aurrra entrenamenduak bizikleta gainean hasiko dituzte, baina hori baino lehen, eskerrak eman behar zaizkio Josu Iraolari, atal honetan argitaratutako mendiko argazki guztiak berak ateratakoak bait dira, atzera eta aurrera ibili behar izan du larunbatero eta horretan pixka bat ibili denak, badaki nolako lana den hori. Mila esker.
Abenduak 13 igandea, Arraten bildu gara goizeko 8tan, iñoiz baino lehenago, gaur 6 orduko ibialdia genuelako. Azken mendi irteera izan da eta horregatik izanda luzeena. Denboraldia geroz eta gertuago daukagu eta. Belkoain igo eta Andezarrate aldera joan gara, bertan, Zelatunen igo eta handik Alkizara jeitsi gara. Alkizatik Anoetara eta Anoetatik Irurara. Herri hontatik Uzturreko pista jarraituz, Alustiza Nekazal Etxera iritsi gara.
Hemen dutxa bero bat hartu eta giro onean babarrun jana egin dugu.

Larunbata, Abenduak 5, Arrate frontoitik irten gara Belabieta alderantz. Tren Txikitik barrena Bertxinera iritsi gara eta bertan hasi da gogorrena. Kanaletaraino aldapa igo bait dugu. Kanalak alde batera utzita, Belabietako pistara atera gara autopista azptitik pasa ondoren. Pista jarraituz, Goiburu auzora iritsi gara eta hortik herrira jetsi gara. Gaurkoa, ibilbide polita izanda, eguraldia ere alde izan bait dugu.
Azaroaren 28an, larunbatero bezala, Arrate frontoiean geratu gara mendi irteera hasteko asmoz. Gaur Tren Txikirantz joan gara, Adarra-Mandoegi pista hartu ahal izateko. Usobelartzara iritsi, eta Onddora joan gara. Ondoren Adarrako tontorra igo eta Bexabi jatetxera jeitsi gara, hortik Andoain aldera jeitsi gara Pardaki baserritik.
Gaur Andoaingo Arrate frontoietik hasita, Belkoain aldera joan gara Sorabila aldetik. Belkoain igo eta Benta Zarate aldera joan gara Andatzako bidetik. Zaraten buelta eman, Belkoain igo eta Andoainen bukatu dugu gaurko mendi martxa. 2009-11-21
2009-11-14 larunbatean Onyi mendira igo ziren txirrindulariak
Kadete eta Jubenilak, entrenamendua osatzeko egin dute lehen mendi irteera, oraingo honetan trentxiki aldean ibili ziren eta izugarrizko eguraldi txarra izan zuten, ea hurrengo astean obetzen duen.
Joan den Ostegunean, urriak 29, Arrate frontoian hasi zituzten 2010 denboraldirako entrenamenduak bejamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariak eta kiroldegian, kadete eta jubenilak.
Orain hasi eta abendu bukaera arte ostegunero entrenatuko dute frontoian gazteenak baina oraingoz bizikletarik gabe, gimnasia, estiramenduak, korrika, jokuak..., eta urtarriletik aurrera, txirrindan hasiko dira, hasieran ginkanak egingo dituzte bizikleta dominatzen ikasteko eta gero rodilloak egingo dituzte kalean entrenatzen hasi arte.
Kadete eta jubenilak hasteko ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak kiroldegian, nahiz eta gomendatzen diegun beste egunen batean ere zer edo zer egitea: gimnasia, igeriketa... eta larunbatetan mendira irteerekin osatuko dute preparazioa abendu bukaera bitartean. Orduan hasiko dituzte errepideko entrenamenduak.
Ohikoa den bezala, bizikleta gaineko entrenamenduak hasi haurretik, astean zehar egiten diren entrenamenduez gain, asteburuetan mendi irteera bat egiten dugu. Hemen jarriko ditugu irteerak eta entrenamentuak.
Infantilak, Alebinak eta Benjaminak astean bi egunetan egiten dituzte entrenamentuak Arrate frontoian eta igandetan errepidera ateratzen dira. Bizikleta menderatzeko Jinkana egiten dute guztiak, nahiz eta infantilak arrabolan ere ibili, aurrerago, errepidean egigo dituzte entrenamentu guztiak.



Errepidera atera ginen lehen egunak 2008/12/20 eta 2008/12/21

(Arg: Jon Iturria)
Hasi gara berriro ere bizikletan eta zaldibi aldera bueltaxka bat egin genuen. Hasiera honetan ipurdiko min handia izan genuen. Hemendik aurrera eta lasterketen denboraldia hasten den arte, errepidean jarraituko ditugu entrenamenduak.