goiburua
BERRIAK

Pistako Gipuzkoako txapelketan ondo ibili dira gure txirrindulariak, 3km persekuzioan Igor Arruti irabazle eta keririn kadeteak Jon Ander Unanu lehenengo eta Igor hirugarren Jubeniletan, Puntuazioan Mikel Alonso laugarren. lehenengo eta bigarren jardunalditako emaitzak.pista


Josu Gomez Donostiako danborradako danbor nagusia josugomez


Andoaindik Aritxulegira egin dute igande honetan ibilbidea, denboraldi hasierako azken mendi irteera, hemendik aurrera bizikleta izango da nagusi asteburuetan.

adarra


Abenduaren 2tik 8ra izan dira kontzentratuak Imanol Iraola, Martin Torres eta Xabi Perez Honzayon (Cantabria) Felix Ugalde, jubenil mailako espainiako hautatzailearekin
honzayo

olloki

Urriaren 1ean urteroko irteera ospatu dugu.


Txirrindularien rankinga:
Kadeteak
Jubenilak


San Joan jaietan ospatutako XII bizikkleta festa

bizifesta

aitzolAitzol Berriro ere patinetan, oraingo honetan Le Mans zirkuituko 24 orduak egin ditu. Hemen probaren web ofiziala eta hau Aitzolen taldeak, 3BS, egin duen lana. Sailkapen ofiziala, 157 itzuli egin ondoren 49.postuan sailkatu da bere taldea eta beraien kategorian 10.

joniturria

Jon Iturria
Afizionatu mailako Italiako Giroan dago Euskadiko selekzioko talde teknikoarekin. GIROBIO




deba

Enaitz Roteta kadeteak irabazi du Deban. Ekipoka ere Andoaingok irabazi du.




tolosa

Infantilak ekipoka erlojuaren kontrako txapeldunordeak 2011 Tolosan


Leire Etxezarreta Aiertza
Euskadiko txapeldunordea duatloian
leireetxezarreta

Korrika Andoaindik pasa den uneakorrika2011

Euskal Herriko itzuliko argazkiakitzulia

Euskara biziberritzeko plan nagusia
ebpn


MIKEL ITURRIA TXAPELDUN
Iruñako itzulia 2010 irabazi du.
mikel

mutilbamutilva
IMANOL IRAOLA
irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN 2010 eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria




Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun 2010 ekipoka erlojuaren aurkabergara00



poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

Nor gara?

taldea2010

Andoaingo Txirrindulari Eskola, 1984ko irailaren 12an sortu zen txirrindulari zale eta guraso talde baten eskutik, Arrate frontoian egindako bilera baten ondoren. Honako hau izan zen lehen Zuzendaritza Batzordea:
Lehendakaria: Jose Maria Zubillaga
Idazkaria: Luis Benitez
Diruzaina: Jesus Juaristi
Ahaldunak: Jose Luis Barberena, Iñaki Arin, Jose Antonio Beneitez, Ignacio Garmendia y Martin Izagirre.

2009an, 25 urte bete zituen eskolak eta ospatzeko zenbait ekintza antolatu genituen, ikusi antolatutakoa

Hasiera batean, Benjamin, Alebin eta Infantil kategoriatan bakarrik zituen taldeak, gerora etorriko ziren Kadete eta Jubenilak.

Hasierako txirrindulariak 17 izan ziren, eta lehen lasterketa, Donostiako San Migel Patronatuan egindako lasterketan parte hartu zuten:

Benjaminak: Emaitz Izagirre eta Galo Corto

Alebinak: Santiago Mujika, Alberto Arratibel, Unai Otamendi, Ixitxo López de Sabando, Mikel Erro eta Aitor Agirre

Infantilak: Andoitz San Sebastian, Imanol Rezola, Tomas Martinez, Daniel Martinez, Jose Tomas Parron, Francisco Javier Navarro, Aitor Weill, Karmele Zubillaga eta Jon Zubeldia

2010 denboraldian, 30 txirrindulari inguru eta 15 entrenatzaile-zuzendari ari dira eskolan (ikus taldeak atala). Bertatik, urte guzti hauetan 800  txirrindulari inguru pasa dira eta horietatik, gerora, asko zuzendari edo entrenatzaile modura ere gelditu izan dira eskolan. Zoritxarrez, txirrindularitzan ohikoa den bezala, oso emakume gutxik parte hartzen du konpetizioan, eta une honetan bat bera ere ez badugu, izan dira garaiak bi eta hiru izan direnak batera, eta urte guztietan Eskolatik hamarren bat pasa dira.

Txirrindulari Eskolaren helburua, gazteak, txirrindulari izaten irakastea da. Hala ere, giza heziketa eta ikasketetan dituzten emaitzak ere arduratzen ditu Eskolako entrenatzaileak. Euskararen erabilera oso altua da, ia %100, txirrindulari eta entrenatzaile ia guztiak euskara menderatzen dute.

Gazteak 9 urterekin sartu litezke eskolan, eta 14 urte bitarte, eskolarteko kirolean parte hartzen dute txirrindulari lasterketetan, benjamin, alebin eta infantil mailatan. Ondoren kirol federatuan sartzen dira kadete eta jubenil mailatan. Eskolak ez du afizionatu mailako talderik, baina jubeniletatik aurrera jarraitu nahi duten gazteei laguntza eskaintzen die eskolak talde afizionatua aurkitzen, eta ondoren, beraiek hala nahi badute entrenamenduetan ere, une honetan bi dira eskolatik pasatutako txirrindulariak afizionatu mailan aridirenak.

Lasterketak martxoaren hasieran hasten badira ere, gazteak urria bukaera aldera hasten dira entrenamenduetan, gimnasia, mendia… noski talde bakoitza bere mailari dagokion prestakuntza fisikoa egiten du, eta beti entrenatzaileen zuzendaritzapean.

Denboraldiaren hasieran, infantil mailatik goragoko txirrindulari guztiek, ezinbestez azterketa medikua pasatzen dute kirol medikuntzako zentro batean, esfortzu proba, elektroak, analisiak… eta urtean zehar ere kirol medikuak jarraipen bat egiten die.

Gazteenak, benjamin, alebin eta infantilak bizikleta gainean urtarrilaren hasieran hasten dira, hasieran, gazteenak,  txirrindua dominatzen ikasten dute, jinkanak eta abar egiten, helduxeagoak direnak rodilotan ibiltzen dira fondoa hartzen, aurrerago errepidean eta taldean ibiltzen ere erakusten zaie. Errepidean egiten diren entrenamendu guztiak, beti entrenatzaile-zuzendariak eta zenbait gurasok lagunduta egiten dira.

Kadeteak eta jubenilak, abendu bukaeran hasten dituzte errepideko entrenamenduak, hauek ere gaztetxoak bezalaxe, zuzendarien laguntzarekin ateratzen dira.

Txirrindulari Eskolak, urteko egutegia betetzeaz gain, Gipuzkoa mailan  lasterketa ugari antolatu ditu, Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketak, Espainiako ekipotako erlojuaren kontrako txapelketa, Euskal Bizikletako etapa bat…

Andoaingo Txirrindulari Eskolak, Santakrutz jaietan Benjamin, Alebin eta Infantil mailako lasterketak antolatzen ditu, 2008an 30 urte bete zituen lasterketak, eskola sortu aurretik ere antolatzen zen lasterketa hau, gerora Eskola sortu zutenen eskutik 

Andoaingo Txirrindulari Eskolak, txirrinduarekin zer ikusia duen ekintza ezberdinak ere antolatzen ditu, Santakrutz eta San Joan jaietan , 2 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bizikleta festa antolatzen du, orain arte, guztietan parte hartze handia izan da 200-300 haur guztietan. Oso ekitaldi arrakastatsua izaten da. Eta 2008 ko Santakrutzetan lehenengoz antolatu zuen katerik gabeko bizikleta lasterketa, bertan berrogeita hamarren bat parte hartzaile izan ziren eta tartean Abraham Olano, eta ekitaldi hau ere oso arrakastatsua izan zen.

Nazio arteko Ziklokros lasterketa bat ere antolatu izan zuen hamahiru urtetan Txirrindulari Eskolak, bertan ziklokrosean espezialistak ziren txirrindulari ezagunen artean, errepideko profesional mailako txirrindulari ezberdinak ere parte hartu izan zuten: Claudio Chiapuci, Abraham Olano, Marino Lejarreta, Stephen Roche, Laudelino Cubino, Alvaro Pino…

BEREZIAK 25. URTEURRENA
GURE MEDIKUA ENTRENAMENDUAK
FESTAK
ATZERA BEGIRA
BABESLEAK
JARRAITU facebook twitter tuentiyoutube
Gurekin harremanetan jartzeko: info@andoaingo.com